Txanpinoiak saltsan:
Tipula txiki bat eta hiruzpalau berakatz txiki txiki egin. Oso txiki.
Jarri ontzi zabal batean (harrizkoa bada hobe) olio apur bat su txikian. Bota bertara tipula. Hura apur bat goxatutakoan, bota berakatza. Azken hau gorritzen hasitakoan, bota irin apur bat (goilarakada txiki bat). Segituan, txanpinoiak. (Aurrez garbituta, txortena erditik moztuta eta lau zatitan zatituta).
Bixi punttu bat eman nahi izanez gero, bota pipermina.
Txanpinoiek ur ugari botako dute. Tapa jarri eta irakin dezala orduerdi inguru.
Txanpinoiak bigundu eta ilundutakoan, eta saltsak gure gustuko loditasuna duenean, itzali sua.

Argazkiak.org | Txanpinoiak saltsan © cc-by-sa: zipriztin
