Sukaldean eskura izateko errezetak

Greziar moussea

Greziar Moussea:

Postre hotz eta gozoa. Egiteko erraza.

Greziar erako jogurtak hartu. Bazkalkide adina jogurt. Kasu honetan 4.

Bota ontzi batera jogurt denak. Hauei bota potetxo bat esne kondentsatu, edalontzi txiki bat esne eta limoi baten zukua. Nahastu dena irabiagailuarekin.

Aukeratu mermelada gorri bat (marrubizkoa, franbuesazkoa...). Jarri sutan, bota ur apur bat eta dena ongi nahastu. Irakinarazi, apur bat kontsumitu dadin baina hasieran zegoena baino likidoago utziz. Findu nahi izanez gero (pepitarik eta gera ez dakion) pasa koladore batetik.

Edalontzi zabal batzuen hondoan bota mermelada. Haren gainetik, jogurtarekin egindako nahasketa. Mermelada likidoxamar utzi baduzu, igo egingo da bazterretatik nahasketaren presioarekin. Sartu hozkailuan, jateko unea heldu arte. Pare bat ordu nahikoa dira.

Dotore geratuko da.

Orrialdearen azken aldaketa: 18:30, Urtarrila 6, 2009. Nork: zipriztin.